ZURE ETXEAK ISTORIOA DU.
MEREZI DUEN MODURA SALDU.
Etxebizitza ez da aktibo huts bat, gure oroitzapenen, tradizioaren, eta sostenguaren oinarria baizik.
Horrexegatik, etxe bat saldu edo erostea askotan etapa berri baterako trantsizioa izaten da, emozio eta erantzukizun berriekin batera, bizitzako erabaki garrantzitsuenetariko bat bihurtuz.
Zer dakarren ulertzen dugulako, Lurran gertu-gertutik laguntzen dizugu, prozesu osoa lasaitasun osoz bizi dezazun.
HASIERATIK ERABAKIAK SEGURTASUN HANDIAGOZ HARTZEN LAGUNDUKO DIZUN GIDA
Zure baserria saltzea pentsatzen ari bazara, oso litekeena da zalantzak sortzen hasten diren une horretan egotea.
Benetan zenbat balio du nire baserriak gaur egungo merkatuan? Momentu egokia al da saltzeko ala hobe dut itxarotea? Nondik hasi behar dut? Prestaketa berezirik behar al du salgai jarri aurretik? Eta argitaratzen badut eta deirik jasotzen ez badut? Eta benetako balioa baino merkeago saltzen badut?
Jabe gehienek ez dute argi zein pauso eman… eta hori guztiz normala da. Baserri bat saltzea ez da ohiko etxebizitza bat saltzea bezalakoa, eta informaziorik gabe erabakiak hartzeak prozesua luzatzea edo espero zenuen bezala ez ateratzea ekar dezake.
Horregatik sortu dugu gida praktiko bat, non modu argi eta errazean azaltzen dizugun:
· Nola kalkulatu zure baserriaren benetako prezioa
· Zein faktorek eragiten duten bere balioan
· Nola prestatu interes handiagoa sortzeko
· Zer akats saihestu denbora eta dirua ez galtzeko
· Eta nola planteatu salmenta erosle egokia aurkitzeko
Deskargatu orain doako gida eta eman lehen pausoa zure baserria irizpidearekin eta lasaitasunez saltzeko.
URTE
ASKOAN
Maite eta Oihan gara.
Bata Astigarragakoa, bestea Hernanikoa. Bata marketinaren, publizitatearen eta argazkigintzaren mundutik etorria; bestea, energia berriztagarrien ingeniaritzatik.
Bizitzaren itzuliek Higiezinen Jabetzako Agente, Home Staging eta Higiezinen Argazkigintza arloetan formatzera eraman gintuzten, familiei beren bizitzako erabaki garrantzitsuenetako batean laguntzen amaitzeko.
Titulu eta gaitasun profesionaletatik harago, pertsonen, emozioen eta istorioen lana dela ulertzen duten pertsonak aurkituko dituzu hemen.
Naturaren eta herri-bizitzaren maitaleak ere izanda, gehien mugitzen gaituena herrira itzultzeko edo bertatik inoiz ez alde egiteko apustua egiten dutenei laguntzea da, lurra bizirik mantentzen duten eta harekin lotuta jarraitzen laguntzen diguten eremu horiei bizia emanez.
HORRELAKOA DA PROZESUA
01 Lehenengo bilera
Hemen hasten da dena. Elkar ezagutzen dugun unea da hau: gure filosofia eta lan-metodoa zuekin partekatzen ditugu, zuen etxea eta haren historia ezagutzen ditugu, eta zuen beharrak arretaz entzun aldez aurretik jakiteko nola lagundu ahal izango dizuegun modurik onenean. Presarik gabe eta ilusio handiz.
02 Merkatu ikerketa
Bigarren urrats honetan, azterketa pertsonalizatu bat egiten dugu zuen etxebizitzaren balio egokia zehazteko eta zuen etxeak merezi duena jasoko duzuela ziurtatzeko.
03 Prestaketa
Etxea bere jabe berriek hartzeko prestatzeko unea da. Salmentarako beharrezkoa den dokumentazioa bildu eta kudeatzen dugu. Beharrezkoa bada, etxebizitza bisualki eraldatzen dugu Home Staging-a aplikatuz, merkatuan duen balioa indartzeko etxea nabarmentzen duen marketin inmobiliarioaren tresna bat. Azkenik, argazki-saio bat egiten dugu etxearen potentziala agerian uzteko.
04 Merkaturatzea
Iritsi da zuen etxea munduari ezagutarazteko unea. Portal inmobiliario nagusietan iragarki eta kudeatzeaz arduratzen gara eta prozesua optimizatzen dugu benetan potentzialak diren erosleak erakarriz. Etxebizitza esku onetara pasatzen dela ziurtatzen dugu.
05 Itxiera
Zuen etxean istorio berria biziko duten pertsonak aurkitu ditugu, eta amaierara arte zuen ondoan jarraitzen dugu. Prozesu osoan laguntzen dizuegu, giltzak entregatu eta etapa berri bati hasiera eman arte.
zure etxebizitzaren balio erreala jakin nahi?
Ezagutu zure etxebizitzaren egungo balioa merkatu errealaren arabera, ez estimazio orokorretan oinarrituta. Zure jabetza modu pertsonalizatuan aztertzen dugu eta balorazio zehatza eskaintzen dizugu, inolako konpromisorik gabe.

