etxe bat,

istorio bat.

Etxebizitza ez da aktibo huts bat, gure oroitzapenen, tradizioaren, eta sostenguaren oinarria baizik.

Horrexegatik, etxe bat saldu edo erostea askotan  etapa berri baterako trantsizioa izaten da, emozio eta erantzukizun berriekin batera, bizitzako erabaki garrantzitsuenetariko bat bihurtuz.

Hor sartzen gara gu. Zer dakarren ulertzen dugulako, Lurran gertu-gertutik laguntzen dizugu, prozesu osoa lasaitasun osoz bizi dezazun.

URTE

ASKOAN

Maite eta Oihan gara.

Bata Astigarragakoa, bestea Hernanikoa. Bata marketinaren, publizitatearen eta argazkigintzaren mundutik etorria; bestea, energia berriztagarrien ingeniaritzatik.

Bizitzaren itzuliek Higiezinen Jabetzako Agente, Home Staging eta Higiezinen Argazkigintza arloetan formatzera eraman gintuzten, familiei beren bizitzako erabaki garrantzitsuenetako batean laguntzen amaitzeko.

Titulu eta gaitasun profesionaletatik harago, pertsonen, emozioen eta istorioen lana dela ulertzen duten pertsonak aurkituko dituzu hemen.

Naturaren eta herri-bizitzaren maitaleak ere izanda, gehien mugitzen gaituena herrira itzultzeko edo bertatik inoiz ez alde egiteko apustua egiten dutenei laguntzea da, lurra bizirik mantentzen duten eta harekin lotuta jarraitzen laguntzen diguten eremu horiei bizia emanez.

HORRELAKOA DA PROZESUA

01        Lehenengo bilera

Hemen hasten da dena. Elkar ezagutzen dugun unea da hau: gure filosofia eta lan-metodoa zuekin partekatzen ditugu, zuen etxea eta haren historia ezagutzen ditugu, eta zuen beharrak arretaz entzun aldez aurretik jakiteko nola lagundu ahal izango dizuegun modurik onenean. Presarik gabe eta ilusio handiz.

02        Merkatu ikerketa        

Bigarren urrats honetan, azterketa pertsonalizatu bat egiten dugu zuen etxebizitzaren balio egokia zehazteko eta zuen etxeak merezi duena jasoko duzuela ziurtatzeko.

03        Prestaketa

Etxea bere jabe berriek hartzeko prestatzeko unea da. Salmentarako beharrezkoa den dokumentazioa bildu eta kudeatzen dugu. Beharrezkoa bada, etxebizitza bisualki eraldatzen dugu Home Staging-a aplikatuz, merkatuan duen balioa indartzeko etxea nabarmentzen duen marketin inmobiliarioaren tresna bat. Azkenik, argazki-saio bat egiten dugu etxearen potentziala agerian uzteko.

04        Merkaturatzea

Iritsi da zuen etxea munduari ezagutarazteko unea. Portal inmobiliario nagusietan iragarki eta kudeatzeaz arduratzen gara eta prozesua optimizatzen dugu benetan potentzialak diren erosleak erakarriz. Etxebizitza esku onetara pasatzen dela ziurtatzen dugu.

05        Itxiera

Zuen etxean istorio berria biziko duten pertsonak aurkitu ditugu, eta amaierara arte zuen ondoan jarraitzen dugu. Prozesu osoan laguntzen dizuegu, giltzak entregatu eta etapa berri bati hasiera eman arte.

zure etxearen salmenta prozesuan laguntzeko prest

Etxe bat traspasatzeak denbora, ezagutza, dedikazioa, estrategia eta arreta handia eskatzen du. Zuen prozesua lasaitasunez bizi dezazuen, guk errazten dizuegu.